Izar-adiskidetasuna.
“
Izar-adiskidetasuna. Adiskideak ginen, eta arrotz bihurtu gara. Bainan zuzena da hala izatea, eta ez dezagun izkutatu eta disimulatu, lotsatu egin beharko ginateke bezala. Bi itsasuntzi gara gu, norberak bere bide eta helburu propio duela; baliteke topo egin eta festatxo bat ospatu, egin dugun moduan: orduan bi itsasuntziok kai bera eta eguzki berarenpean goxo-goxo ainguratuta zeuden, iada helburura iritsiak izateko itxuraz, biontzat amankomun izana zen helburu berara. Bainan orduan preziso gure betebeharraren indar ahalguztiduna bultzatu gintuen, bata bestearengandik urrunduz itsaso eta eguzki ezberdinetatik, eta baliteke beste inoiz ez elkartzea - edota agian elkartuko gara, bainan elkar ezagutu gabe: itsaso eta eguzki ezberdin horiek eraldatuko gaituztelako! Gure gainean astun pisatzen duen legeak dio arrotz bihurtu behar ginela: horrexegatik gure buruaz duinago egin behar gara! Horrexegatik gure joandako adiskidetasunaren pentsamendua sakratuagoa bihurtu behar zaigu! Badago, ziur asko, ikusezinezko kurba itzel bat, izarren orbita bat, non, bide tarte txikien moduan, gure ibilbide eta helmuga ezberdin guztiak berriz ere bil daitezkeen - igo gaitezen pentsamendu horretaraino! Bainan gure bizitza laburregia da, eskasegia gure ikusmena lagunak baino gehiago izateko posibilitate zoragarri horren arabera. Horrela, gure izar-adiskidetasunean sinetsi nahi dugu, bata bestearen arerio lurtarrak izan beharko bagenuen ere".
F. Nietzsche